Gabonetako zozketa

Gabonak ospatzeko otar zoragarri bat zozketatuko dugu, horretarako bidali bezu bat eta azaldu iezaguzue zergatik duzuen gustoko gure bloga. Hamar erantzun originalenen artean, zozketa egingo da. Zorte on guztioi !!! Malen eta Maddalen

Ahate magreta sagarrarekin

Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat azukre Gatza   Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela…

Zarateko sukaldean

Langile soil bat zen, baina kritika gastronomikoak egiten lan «bikaina» egingo zuela aitak dio Sergio Ortiz de Zarate sukaldariak (Barakaldo, Bizkaia, 1975). Moko fineko gizona izaki, etxeko mahaira kalitatezko produktuak ekartzen saiatzen zen beti. Makina bat bidaia egiten zuen Castro Urdialesera (Espainia), arrain ona eta freskoa ekartzeko. Bidaia horietan lagun izaten zuen maiz Ortiz de…

Xapo errea txirlekin

Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua Gatza Errezeta Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu xapoa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu…

Mikel Corcueraren liburu beria

Orain urtebete kaleratu zuen Mikel Corcuera donostiarrak “25 Años de nueva cocina vasca” liburukotea: 253 orrialde txukun, Agustin Sagasti argazkilariaren irudi bikainekin hornituak. Euskal gastronomiaren historia, sukaldaritza berriaren nondik norakoak eta 68 sukaldari aparten 120 errezeta bildu zituen Corcuerak. Liburuak baina, ondo eutsi dio hamabi hilabeteon zamari eta oraindik luze hitz egiteko ematen du.

Marrubi edari gasduna

Osagaiak Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza   Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki…

Patatak errioxako eran

Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi piper txorizero Txorizo fresko bat Ura eta gatza   Errezeta Kazola handi bat su eztira hurbildu, bota bertara porrua, piperrak, tipula, gatz zimiko bat,…

Karlos Argiñano

Karlos Arguiñano sukaldaria eseri da gurekin. Bere egunerokoa gertutik ezagutzearekin batera, sukaldaritzako grina nondik datorkion galdetu diogu. Baita bere haurtzaroaz dituen oroitzapenez ere. Horrekin batera, bere telebistako ibilbidea errepasatu dugu, Euskal Herrian, Espainian zein Argentinan. Nola ez, bata bestearen atzetik kontatu dituen txisteez eta umore onez lagundurik igaro dugu elkarrizketa berezitua. Elkarrizketa ikusteko egin klik…

Banana Split

Osagaiak Banana heldu bat Bainila, txokolate eta marrubi izozkia Txokolate saltsa Esnegaina, harrotua   Errezeta Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da…

Onddoak labean

Osagaiak Onddo ertainak, tenteak, garbiak, kilo bat Tipulin bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 5 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Gatza   Errezeta Alde batetik zurtoinak garbituko ditugu, eta bestetik txapelak. Txapelak ongi garbitu behar dira azpiko aldean ere; zikinkeria guztiak kendu. Txapelen goiko aldea zapi heze batekin garbituko dugu, izan lezakeen lurra,…

Legatz kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g legatz kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin batera berotuko dugu baratxuria. Baratxuria, dantzan hasi orduko erretiratuko dugu sutatik kazola, eta une horretan ordenatuko ditugu kokotxak kazola barruan,…

Dilista entsalada

Osagaiak Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, 2 eskutada 2 koilarakada maionesa Piaze pikorrak, 2 koilarakada Oliba olio birjina, 8 koilarakada 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria…