Osagaiak 4 ahate magret edo papar, freskoak 4 baratxuri ale 4 sagar zuritu, atal loditan moztuak, zuztarrik gabe Xorta bat limoi zuku Kanela, ezpal bat Mutur eder bat gurin Zimiko bat azukre Gatza Errezeta Koipearen aldetik hartuko ditugu paparrak eta sare bana ziztatuko diegu labana zorrotz batez, haragia ukitu gabe. Errazago desegingo da horrela…
Kategoria: Errezetak
Xapo errea txirlekin
Osagaiak Xapo eder bat edo bi ertain, 4 lagunentzat, azalik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdia ardo zuri 7 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xaflatan 4 koilarakada sagardo-ozpin Kg bat txirla Perrexil xehatua Gatza Errezeta Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko dugu xapoa. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu…
Marrubi edari gasduna
Osagaiak Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure gorrixka ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara. Estalkia ireki…
Patatak errioxako eran
Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi piper txorizero Txorizo fresko bat Ura eta gatza Errezeta Kazola handi bat su eztira hurbildu, bota bertara porrua, piperrak, tipula, gatz zimiko bat,…
Banana Split
Osagaiak Banana heldu bat Bainila, txokolate eta marrubi izozkia Txokolate saltsa Esnegaina, harrotua Errezeta Bitan zatituko eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da…
Onddoak labean
Osagaiak Onddo ertainak, tenteak, garbiak, kilo bat Tipulin bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 5 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Gatza Errezeta Alde batetik zurtoinak garbituko ditugu, eta bestetik txapelak. Txapelak ongi garbitu behar dira azpiko aldean ere; zikinkeria guztiak kendu. Txapelen goiko aldea zapi heze batekin garbituko dugu, izan lezakeen lurra,…
Legatz kokotxak saltsa berdean
Osagaiak 850 bat g legatz kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin batera berotuko dugu baratxuria. Baratxuria, dantzan hasi orduko erretiratuko dugu sutatik kazola, eta une horretan ordenatuko ditugu kokotxak kazola barruan,…
