Langile soil bat zen, baina kritika gastronomikoak egiten lan «bikaina» egingo zuela aitak dio Sergio Ortiz de Zarate sukaldariak (Barakaldo, Bizkaia, 1975). Moko fineko gizona izaki, etxeko mahaira kalitatezko produktuak ekartzen saiatzen zen beti. Makina bat bidaia egiten zuen Castro Urdialesera (Espainia), arrain ona eta freskoa ekartzeko. Bidaia horietan lagun izaten zuen maiz Ortiz de…
Kategoria: Elkarrizketa
Mikel Corcueraren liburu beria
Orain urtebete kaleratu zuen Mikel Corcuera donostiarrak “25 Años de nueva cocina vasca” liburukotea: 253 orrialde txukun, Agustin Sagasti argazkilariaren irudi bikainekin hornituak. Euskal gastronomiaren historia, sukaldaritza berriaren nondik norakoak eta 68 sukaldari aparten 120 errezeta bildu zituen Corcuerak. Liburuak baina, ondo eutsi dio hamabi hilabeteon zamari eta oraindik luze hitz egiteko ematen du.
Karlos Argiñano
Karlos Arguiñano sukaldaria eseri da gurekin. Bere egunerokoa gertutik ezagutzearekin batera, sukaldaritzako grina nondik datorkion galdetu diogu. Baita bere haurtzaroaz dituen oroitzapenez ere. Horrekin batera, bere telebistako ibilbidea errepasatu dugu, Euskal Herrian, Espainian zein Argentinan. Nola ez, bata bestearen atzetik kontatu dituen txisteez eta umore onez lagundurik igaro dugu elkarrizketa berezitua. Elkarrizketa ikusteko egin klik…
