Gabonak ospatzeko otar zoragarri bat zozketatuko dugu, horretarako bidali bezu bat eta azaldu iezaguzue zergatik duzuen gustoko gure bloga. Hamar erantzun originalenen artean, zozketa egingo da. Zorte on guztioi !!! Malen eta Maddalen
Kategoria: Sin categoría
Dilista entsalada
Osagaiak Dilista egosiak eta xukatuak, hiru kilo laurden Txerri ukondoa, puska eder bat, egosia eta hezurgabetua, dado txikitan moztua Tomate handi bat, ondua baina ez biguna, dadotan moztua Perrexil xehatua Ozpin-pepinoak, txiki-txiki eginda, 2 eskutada 2 koilarakada maionesa Piaze pikorrak, 2 koilarakada Oliba olio birjina, 8 koilarakada 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria…
Ongi etorri
Kaixo guztioi! Ilusio handia egiten digu zuekin guztiokin gure proiektu berri hau partekatu ahal izateak. Sukaldaritzako ikasketak amaitu berri ditugu frantziako “Cordon Bleu” institutuan. Bertan ezagutu genuen elkar eta gure interes komunak praktikan jartzeko proiektu bat hastea erabaki dugu, Food&Fun izenekoa hain zuzen. Blog honetan errezetez gain, sukaldaritzari buruzko informazioa eskeiniko dizuegu. Espero dugu zuen…
